AMILLUBI, LURRA TAUPAKA

Amillubiko lurrak eta baserria babestu eta eskuratzeko guztion ekarpena beharrezkoa da.

Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu. Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz; zure, nire, eta gure ondorengoen elikagaiak bermatu nahi baditugu, gelditzen diren lur emankorrak babestu behar ditugu. Lurrarekin errespetuzkoak diren laborantza proiektuak jarriko dira bertan martxan, formazioa eta nekazarien arteko saretzea sustatuko dira. Eta nekazari berri gehiagoren bidelagunak izango gara.

Amillubiko lurrak eta baserria eskuratzeko guztion ekarpena beharrezkoa da.
Guztira, 390.000 € behar ditugu erosketarako eta baserria konpontzeko.

Babestu zuk ere Amillubiren metro koadro bat lur!! Izan Amillubitar!!

Lehen ordainketarako 150.000 € behar ditugu! Maiatzak 30a baino lehen. Egin zure dohaintza!! #AmillubiLurraTaupaka #Biolur #Amillubi #IzanAmillubitar

0

Dohaintzak

0

Guztira jasotakoa

Azken dohaintzak

  • 500€ GOIENER S.COOP S.COOP
  • 100€ GOIENER ELKARTEA
  • 100€ Javier Bilbatua Perez
  • 500€ Begoña Aguirre Aranzabal
  • 100€ Gentzane Milikua Lasuen
  • 200€ Mª Isabel Moga Sampere
  • 250€ Aizpea Izagirre Balda
  • 100€ Unai Larreategi Azurmendi
  • 100€ josune Galarza Irureta
  • 50€ Idoia Arrizabalaga Aldalur

Zure izena

Zure abizenak

Identitate fiskalerako erabiliko den dokumentu zenbakia.

Zure helbidea

Zure herria

Zure Posta Kodea

e-Posta ez da inoiz publikatuko

Dohaintzan eman nahi duzun zenbatekoa

Aukera hau sakatu, dohaintza publiko egin nahi baduzu. Izena, abizenak eta dohaintzan emandako kopurua publiko egingo dira.

Dohaintza eman ahal izateko lege-oharra onartzea beharrezkoa da.

  • Nor gara?

    Amillubi proiektua Biolur elkarteak sustatzen du. Biolur Gipuzkoa 1993an sortu zen nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatzeko herritar eta ekoizleek osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Biolurren xede nagusia, elkarlanean eta lankidetza ezberdinak eraikiz, nekazaritza eta abeltzaintza agroekologikoa eta iraunkorraren bidez gure lurraren epe luzeko emankortasuna bermatzea, jendartearentzako elikagai osasuntsuak sortzea eta landa inguru eta herri biziak eta duinak sustatzea da. Urte hauetan landutako lankidetza bideari esker Amillubiko Talde Eragilea sortu dugu. Bertan parte hartzen dugu Biolurreko hainbat kide baserritar eta ekoizleak, herritarrak eta eragileak. Talde eragile honek Amillubin garatuko diren proiektu agroekologikoak zehaztu, ibilbide sozioekonomikoa jorratu eta arlo komunikatiboa lantzen ditu.

    Informazio gehiago: www.amillubi.eus

  • Zertarako Amillubi?

    Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz! Elikadura burujabetzarako bidean lurrarekin errespetuzkoak diren laborantza proiektuak jarriko ditugu martxan Amillubin; formazioa eta nekazarien arteko saretzea sustatuko ditugu, eta nekazari berri gehiagoren bidelagunak izango gara. Proiektuaren helburu nagusia da Amillubi ondasun kolektibo bilakatzea, eta horren bitartez:

    • Herritarrek bertako eta osasuntsuak diren elikagaiak eskuratzea.
    • Nekazariek lurrak modu duinean lantzeko aukera izatea.
    • Lurra espekulaziotik zein artifizializaziotik babestea.
    Lehen sektorea eta gure elikadura sistema indartzea.

  • Zergatik Amillubi?

    Amillubi 5 hektareabaso eta 4 hektarea belardi natural eta nekazaritzarako lur saliez osatzen da. Balio agroekologiko handiko eremu zabal hau herritarrontzat elikagaiak sortzeko eta babesteko aukera daukagu eskuartean! Gainera, leku estrategiko batean kokatuta dago, bereziki hiru arrazoiengatik:

    – Amillubi baserria Urola ibaiaren meandro naturalean dago, Zestoa herriko Iraeta auzoan. Meandroan egoteak krisi klimatikoaren garaiotan ura eskura izatea bermatzen digu eta lurraren emankortasuna indartzen du.
    Elikagaien banaketarako logistika antolatzeko leku egokian dago.
    – Amillubiko lurrak entitate-publikoaren jabetza duten 26 hektareako nekazaritza lur gisa kalifikatuta dauden eremu zabal baten alboan daude, etorkizunera begira proiektua hedatzeko aukera paregabea eskainiz.

  • Nora bideratuko da bildutako dirua?

    Bildutako dirua Amillubi erosteko erabiliko da. Erosketa epe desberdinetan egitea adostu dugu, eta horretarako finantzaketa-mota desberdinak lantzen ari gara. 390.000€ behar ditugu erosketarako eta baserria konpontzeko. Crowdfounding-aren bidez bildu nahi ditugun 150.000€ baino gehiago bilduz gero, baserria eta bere lurrak eskuratu arte geratzen diren ordainketak egiten jarraitzeko erabiliko da. Erosketaren balio osoa, hau da, 390.000 €, gaindituz gero, Amillubin garatu nahi diren lehen proiektu pilotuak (mintegi kolektiboa eta nekazaritza-ekoizpena) martxan jartzeko beharrezkoa den egiturak eskuratzeko erabiliko da.

  • Zergatik Koop57 Euskal Herria eta Koop57 Fundazioa?

    Koop57 erakundeak bultzatzen dituen helburuekin bat egiteaz gain, esku artean dugun Amillubi proiektuan aliatu garrantzitsuak direlako, osatu nahi dugun sare agroekologikoa sortzeko. Bestalde, Amillubi eta Koop57ren artean sortu nahi dugun aliantza honetan, lehen fase batean bitarteko teknikoak lortzeko aukera ematen digu, eta aurrera begira sortuko diren proiektuetan ere aukera berriak irekitzen dira. Beraz Biolur eta KOOP57ko aliantza aurrera begirako estrategia agroekologikoaren baitan kokatzen dugu.

    Zure aurrezkiek Euskal Herria eraldatzen dute. Egin zaitez Koop57ko bazkide.

  • Informazio fiskala eta gardentasuna

    Kanpaina hau zerga-esparru ezberdinen menpe dago, zure zerga-egoitza eta dagozkion zerga-eskubide eta betebeharren arabera. Marko fiskala ezberdina da Hego Euskal Herria, Iparraldea edo Espainiako Estatua denaren arabera. Mesedez, kontsultatu informazioa. Edozein zalantza argitzeko, idatzi iezaguzu amillubi@coop57.coop helbidera.

    [Hego Euskal Herria]
    Bizkaia – Dohaintzak %30. Kenkari bakoitzaren oinarria ezin da oinarri ezargarriaren % 35 baino handiagoa izan. Ezarritako mugak gainditzeagatik kendu gabeko kopuruak hurrengo bost urteetan aplikatu ahal izango dira.

    Gipuzkoa – Dohaintzak %20. Kenkari bakoitzaren oinarria ezin da oinarri ezargarriaren % 30 baino handiagoa izan.

    Araba
    – Dohaintzak %20. Kenkari bakoitzaren oinarria ezin da oinarri ezargarriaren % 30 baino handiagoa izan.

    Nafarroa – Dohaintzaren % 80 kendu ahal izango dute lehenengo 150 euroan eta % 35 gainerako zenbatekoan, oinarri ezargarriaren % 10eko kenkariarekin. Sozietateen gaineko zergan %20ra arte ken dezakete enpresek, baina kenkariaren muga zerga-oinarriaren %10ekoa da. Muga hori gainditzen bada, ez zenuke galduko zerga kenkaria, berehalako 10 urteetan aplika dezakezulako.

    [Iparralde]
    Ez dago kenkari fiskalik. Espainiako Estatuko zerga-esparruari dagokionez.

    [Estatuko gainerakoak]
    49/2002 Legearen 18., 19. eta 20. artikuluekin bat etorriz eta maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege Dekretuarekin (2020-5-6ko BOE), COVID-19aren ondorioz eta hirugarren sektorearen finantzaketa suspertzeko, aldatu egin da eta hedatutako zerga kenkariak, proiektuari egindako dohaintzak baldintza hauek bete beharko dituzte.

    Pertsona fisikoa: zure errenta aitorpenean zure dohaintzaren % 80 ken dezakezu lehen 150 euroan eta % 35 gainerako zenbatekoan. Hurrengo urteetan dohaintzak mantentzen edo handitzen badira, aplikatzekoa den kenkari-ehunekoa, 150 eurotik gorakoa, % 40koa izango da.

    Pertsona juridikoa: Sozietateen gaineko Zergan zure dohaintzaren %35 ken dezakezu. Dohaintzak hurrengo urteetan mantentzen edo handitzen dira, aplikatzekoa den kenkariaren ehunekoa % 40koa izango da.

    Kasu guztietan, pertsona fisikoek zein juridikoek dagokien zerga-ziurtagiria, Coop57 Fundazioak emandakoa, jasoko dute 2024ko lehen hiruhilekoan, errenta aitorpenaren epea ireki baino lehen. Aurretik dagozkion zerga-agintaritzari deklaratu egingo zaie.

     

…Herriari esaion asfaltoetan
baratzerik ez dela loratzen…

Bisitatu ere egin dezakezu www.amillubi.eus
Edozein zalantza edo kontsultarako idatz diezagukezu helbide honetara amillubi@coop57.coop
Argazkiak: Dani Blanco / Argia CC-BY-SA

INSTAGRAM: @amillubi | FACEBOOK: @AmillubiLurraTaupaka